'Metrópolis' filma, zuzeneko musikarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 30a, 00:00

Iraileko kultur agendaren barruan eta Jazz Hernanik antolatuta, Metrópolis pelikularen proiekzioa izango da ostiralean, irailaren 2an, Plazan. Gaueko 22:00etan hasiko da, eta saio berezia izango da. Izan ere, Joxan Goikoetxearen eta Roberto Yabenen zuzeneko musikarekin gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek. Antolatzaileek aurreratu dutenez, euria eginez gero, Atsegindegin izango da ikuskizuna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!