Erremate borobila, Portuko Jaiei

Beñat Los Arcos Ayerdi 2022ko abu. 29a, 00:00

Jende asko bildu zen sagardo dastaketaren inguruan, atzo eguerdian.

Atzo bukatu ziren Portuko Jaiak, eta erremate borobila jarri zieten, gainera. Izan ere, jendetza gerturatu zen, sagardo dastaketara zein herri kiroletara.

Jaietako argazkien albumak ikusgai daude kronika.eus webgunean; eta orain, herritarren txanda da, festetan ateratako ar­gazkiak erakusteko. Izan ere, argazki lehiaketa antolatu du Portuko Jai Batzordeak, Kronikaren laguntzarekin; eta gaur arte bidali daitezke argazkiak, kronika@kronika.eus helbidera. JPG formatuan bidali behar di­ra, bakoitzak hiru argazki gehienez ere; eta sariak prest dauzka Jai Batzordeak, argazki onenak atera dituztenentzat.

Iker Vicente aizkolaria, lanean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!