Azkeneko egunak, bertso bazkarirako txartelak erosteko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 29a, 00:00

Puntako bertso bazkaria antolatu du Elur Txori elkarteak, irailaren 10erako, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Eguerdiko 14:30etan izango da, eta txartelak salgai daude, 30 euroan, Garin eta Aralar tabernetan. Irailaren 4ra arte izango da txartelak eskuratzeko aukera. Bazkariaren menua ere aurreratu dute: entrante hotzak eta beroak, masaila saltsan, postrea, kafea eta kopa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!