Denboraldia hasteko prest, atletismo taldea

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 28a, 00:00

Iraileko aurreneko egunetan hasiko du 2022-2023 denboraldia, CD Hernaniko atletismo taldeak. Irailaren 5ean ekingo diote federatuek (14 urtetik gorakoek), eta astelehenetik ostegunera entrenatuko dute, 19:00etatik 20:30etara. 14 urtetik beherakoek, berriz, irailaren 12a izango dute aurreneko eguna. Benjamin eta alebinek, astearte eta ostegunetan izango dituzte saioak, 18:00etatik 19:00etara; eta infantilek astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:45etatik 19:00etara. Atletismoan aritu nahi dutenek, izena emateko aukera daukate oraindik: atletismohernani.net webgunean, edota atletismohernani@telefonica.net helbide elektronikoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!