Erandion gaur, Maialen trainerua

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 28a, 00:00

ETE Ligako azkeneko jardunaldia jokatuko du gaur, Hernaniko Maialen traineruak. Erandion ariko da, arratsaldeko 18:00etan hasita, erlojupeko proban. Aurreko asteburuan lortutako emaitza onak berretsi nahi ditu gaur, datorren astean Kontxako Banderaren kanporaketa jokatu aurretik. Ostegunean izango da hori, 18:00etan hasita. 

Bestalde, 11 urtetik gorakoentzako arraun ikastaroa antolatu du Hernaniko Arraun Elkarteak, bihartik datorren ostiralera. Goizez egingo dute, egunero 10:00etatik 12:00etara, Ibarluze poligonoan daukaten lokalean. Doakoa da ikastaroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!