Futbol 7 Txapelketak inoizko partaidetzarik haundiena izango du

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 27a, 00:00

25 taldek eman dute izena, eta gaur goizeko 09:00etan hasiko da presoen babeserako txapelketa, Zubipen.

25 taldek hartuko dute parte gaur, Hernaniko Zubipe futbol zelaian, berreskuratu duten Futbol 7 Txapelketan. Inoizko partaidetzarik haundiena izango du txapelketak, gaurkoan. Presoen babeserako da torneoa, eta lagunarteko lehia bizia espero da, baina beti festa giroan.

Txapelketa egunean, hala ere, dena ez da kirola eta lagunarteko lehia izango. Izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Futbol 7 Txapelketa bera goizean jokatuko da, Zubipeko zelaian. Goizeko 08:30etan jarri dute zita, izena eman dutenen artean multzoak osa­tzeko, eta txapelketa ordu erdi beranduago hasiko dela aurreikusi dute, 09:00ak aldera.

Gero, bazkaria egingo dute Tilosetan, eta arratsaldean musika eta jai giroa izango dira nagusi. Batetik, Luziano Showren kantaldia izango da; eta bestetik, arratsaldean zehar, Kaxkoan barrena kale buelta musikatua antolatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!