Hiribusean ere deskontuak, Mugi txartelarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 27a, 00:00

Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean garraio publikoetako deskontuak. Hernaniri dagokionez, Lurraldebuseko eta Renfeko zerbitzuetan ez ezik, Hiribusean ere, Mugi txartelarekin ordainduz gero, bidaiaren prezioan %50eko deskontua izango dute erabiltzaileek. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak abuztuaren hasieran onartu zuen Mugiren tarifak % 50 jaistea,  abenduaren 31ra arte. Izan ere, egun horretan utziko diote indarrean egoteari, estatuko gobernuak ekainaren 25ean Errege Lege Dekretu bidez hartutako neurriek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!