Kooperatiba al da formularik egokiena etxeko langileen ekintzailetzarako? Kooperatibak, langileak helburu komun batekin lotzen dituen formula den aldetik, lurraldean sustraiak errotzeko gaitasuna du, eta bertan lan egiten dugunok aukera dugu gure enpresaren martxan aktiboki parte hartu eta egin nahi dugun bidea jorratzeko.
Are gehiago, kooperatibek lan-baldintzen hobekuntza eraginkorra eskaintzen dute, lan-tresnak eskuratzeko inbertsio-gaitasuna errazten dute, trebakuntzarako eta birziklatzeko testuinguru egokiagoa eskaintzen dute, eta, pixkanaka, gizarte-egoera ahulean eta lan- eta lanbide-prekarizazioan dauden pertsonak ahalduntzen dituzte. Guretzat, Maitelan kooperatibistak etorkizunera proiektatzen gaituen heinean, kausa kolektibo batekin konprometituta egotera behartzen gaitu, elkarrekin ibiltzera eta solidario izatera.
Hala ere, zaintza kooperatiben bidea ez da erraza. Proiektu kolektibo sendo bat sortzea, emakumeen banakako beharrak ere kontuan hartuko dituenak zailtasun askori egin behar die aurre, hala nola lehiakortasun bihozgabea sustatzen duen merkatu kapitalista batean murgilduta egotea eta zaintza sektorean existitzen den merkatu beltz suntsitzailea (argi dago lan-baldintza duinak eskaintzea bidezko ordainketa bati lotuta dagoela emandako zerbitzuagatik).
Liseth Díaz Molina
Maitelan Koop. Elk.
Maitelan kooperatiba integrala da, emakume migratzaileen talde batek sortua, Beterri Buruntzaldeko Garapen Agentziaren, Ahmerren eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin. Hernanin errotuta, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen dugu eskualde osoan eta inguruetan.
https://maitelan.eus / 633 440 189
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
