Ia bi hilabete beranduago agertu da 'Aia'

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 00:00

Txantxilla auzoan ekainaren amaieran galdu zen Aia katua aurkitu dute. Jabeak eskerrak eman nahi dizkie deitu eta arduratu diren guztiei. «Dei asko jaso ditugu hilabete hauetan, eta jendeari esker aurkitu dugu Aia. Antziolan agertu da, osasunez nahiko pattal, baina seguru guztiz osatuko dela berehala». Oso maitakorra da, eta «gerturatzekoa ere bai», kolore griseko eta beltzeko katu ederra. Aiaren kasuak erakusten du ez dela animaliak bilatzen etsi behar. Askotan agertzen dira eta jabeekin elkartzen dira berriro, lehenago edo beranduago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!