13 sagardoren dastaketa igandean, Ergobiko Jaietako irabazlea tartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 00:00

Jendetsua izan zen sagardo dastaketa, aurreko igandean Ergobiko Jaietan.

Eguerdiko 12:30etan hasiko da sagardo dastaketa, eta partehartzaileen artean izango da Gurutzeta sagardotegia, Ergobin garaile izan zena.

Klasiko bat izaten da auzoetako festetan, sagardo dastaketa; eta ez da faltako aurtengo Portuko Jaietan ere. Makina bat sagardo izango dira aukeran, festen azkeneko egunean, igandean. Izan ere, eguerdiko 12:30etan hasita, inguruko 13 sagardotegik hartuko dute parte: Akarregi, Alberro, Altzueta, Artola, Elorrabi, Eula, Gurutzeta, Iparragirre, Itxas-Buru, Oialume-Zar, Olaizola, Otsua-Enea eta Rufino.

Hori horrela, partehartzaileen artean izango da Ergobiko Jaietako sagardo lehiaketako irabazlea, Gurutzeta. Sagardotegi ergobitarrak etxean lortu zuen garaipena, aurreko igandean, eta pozik jaso zuen txapela Joxe Angel Goñik, sagardotegiko arduradunak.

Igande honetan, berriz, lehia kontuak alde batera utzi eta jai giroan jarriko dute bere sagardoa Portuko auzotarren eta bisitarien eskura. Eta erakutsiko dute, beste behin, sagardoaren lurraldea dela Urumea bailara: dastaketan parte hartuko duten 13 sagardotegietatik, hernaniarrak dira bederatzi, eta astigartarrak hiru.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!