Arraun ikastaroa 11 urtetik gorako  gazteentzat, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abuztuaren 24a

Arraun Elkarteak bost egunetako ikastaroa antolatu du 11 urtetik gorako gazteentzat. Datorren astean izango da, abuztuaren 29tik irailaren 2ra, hain justu. Bi orduko saioak egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara. Ikastaroa dohainik izango da, eta, interesa dutenek, dagoeneko zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, Arraun Elkarteko helbidera mezua bidali behar da: hernani.arrauna@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!