Eva Esnaola  garaile, Palentzian

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 00:00

Eva Esnaola helmugara iristen lehenengo postuan.

Aurreko igandean, Maraton Rio Boedoren 19garren edizioa jokatu zen Palentziako Ojeda plazan eta Eva Esnaola hernaniarra izan zen irabazlea 3h35.36ko denborarekin. Urtero bezala, Esnaola ahizpak, Idoia eta Eva, ez ziren falta izan maratoiaren hitzordura. Asfaltoaren eta lurrerako bidearen artean egiten da, erdi bana. 08:00etan irten ziren tenperatura atseginarekin eta 32 gradutara iritsi zen eguerdian. Idoia laugarren helmugaratu zen. Lasterketa entrenamendu ona izan zen Evarentzat, zalantzarik gabe, Veronan (Italia) ospatuko den IAU 2022ko 24 orduko Europako Txapelketaren erronkari begira. Eva Esnaola Espainiako Atletismo Federazioak hautatua izan da 2022ko irailaren 17 eta 18an burutuko den txapelketarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!