Roberto Pacheco, Euskadiko Orkestrarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 00:00

Datorren irailaren 1ean, John Williamsen Escapades interpretatzeko aukera izango du Roberto Pacheco musikari hernaniarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Kursaal auditoriumean. ¡De película! zinema-musikako ikuskizunaren barruan izango da 20:00etan. Adin guztientzako, eta zinema-proiekzio orotan ‘ikusezinak’ diren elementuekin jolasten du: musika eta pertsonaien ahotsak. Jordi Brau eta Luis Posada aktore bikoiztaileei esker, Hollywoodeko protagonista nagusiek kontzertu honetan parte hartuko dute. Beren ahotsen efektu oroitarazleak, Euskadiko Orkestraren interpretazio musikalarekin eta irudien proiekzioarekin batera, film garrantzitsuetara eramango gaitu, besteak beste, Karibeko piratak, Titanic, The Mask, Erregearen hitzaldia, Forrest Gump eta Mission: Imposible

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!