Dirulaguntzak urte amaierara arte eskatu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 24a, 00:00

2022ko ekainaren 30ean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zen dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak eta deialdia onartzea. Horien artean, gizarte-bazterketa egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko bakarkako dirulaguntzak. Onuradunak dira Hernanin erroldatuta dauden eta deialdiko baldintzak betetzen dituzten pertsonak. Interesdunek urte amaierara arte dute epea eskaera egiteko eta Zerbitzu Sozialetan egin behar da. Informazio gehiago: www.hernani.eus-en eskuratu daiteke edota bertara hurbilduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!