Gizarte-bazterketa egoerak prebenitu edo arintzeko dirulaguntzak, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 23a, 00:00

2022ko ekainaren 30ean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zen dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak eta deialdia onartzea. Horien artean, gizarte-bazterketa egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko bakarkako dirulaguntzak. Onuradunak dira Hernanin erroldatuta dauden eta deialdiko baldintzak betetzen dituzten pertsonak. Interesdunek abuztuaren 28a dute eskaera egiteko azken eguna eta Zerbitzu Sozialetan egin behar da. Informazio gehiago: www.hernani.eus edo udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!