Joxan Goikoetxearen musika zuzenean eskainiko da larunbateko San Telmo Gaua ekitaldian

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 23a, 00:00

Donostiako Musika Hamabostaldiarekin batera antolatu da Oteiza eta Chillida erakusketari lotuta eta Bach-en figura izango du ardatz.

Joxan Goikoetxea hernaniarrak musika zuzenan eskainiko du larunbatean, hilak 27an, San Telmon 20:30etatik aurrera, San Telmo Gaua ekimenaren barruan. Ekitaldi hau Oteiza eta Chillida erakusketari lotuta dago, klaustroa eta eliza irekita egongo dira gauez, ordutegi zabalean.

Donostiako 83. Musika Hamabostaldiarekin batera antolatu den gau berezian, J.S. Bachen figura izango da ardatz garrantzitsuena. Programa, une kontenplatiboekin eta musikan inspirazio sortzaileko iturri eta pasioetariko bat izan zuten 2 artista unibertsalen erreferentzia estetikoetatik hurbil daudenekin osatuko da. Gainera, argiztapen berezia, ikus-entzunezkoak eta taberna zerbitzua izango dira.
Sarrera librea da, jarleku guztiak bete arte. Ikuskizun horren barruan Goikoetxeak akordeoi errezitaldia eskainiko du. 

 

Oteiza eta Chillidaren obrak batera ikusi daitezke

Oteiza eta Chillida-Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketa San Telmo Museoak antolatu du, Bancaja Fundazioaren lankidetzarekin, honen Valentziako egoitzan ikusgai izan ondoren. Erakusketak mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean. Apirilean jarri zen martxan eta urriaren 2ra arte iraungo du. Asteartetik igandera dago ikusgai goizeko 10:00etatik 20:00ak arte. Asteartetan doan da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!