Arraun Elkarteak bost egunetako ikastaroa antolatu du 11 urtetik gorako gazteentzat. Datorren astean izango da, abuztuaren 29tik irailaren 2ra, hain justu. Bi orduko saioak egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara. Ikastaroa dohainik izango da, eta interesa dutenek, dagoeneko zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, Arraun Elkarteko helbidera mezua bidali behar da: hernani.arrauna@gmail.com. Helbide horretan emango dituzte ikastaroko argibide guztiak.