Hernaniarrak laugarren eta bosgarren, Zarautzen eta Bilbon

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 22a, 00:00

Maialen txalupa Zarauzko Ikurrinaren lehian. Argazkia: Amaia Manterola Roteta

Zarauzko Ikurrinean eta Ane Aizpururen II. Oroimen Estropadan, «emaitza eta sentsazio onak» lortu ditu Maialenek asteburu honetan.

Bi estropada izan dituzte hernaniarrek asteburu honetan, eta lehenengo postuetan amaitu ez badute ere, «emaitza eta sentsazio onak» lortu dituzte.

Larunbatean, Zarauzko Arraun Elkartearen Emakumeen II. Ikurrina izan zen, eta bosgarren amaitu zuen Maialen traineruak. 11:49:15 denborarekin, hirugarren eta laugarren sailkatuek hiru segundo lehenago besterik ez zuten amaitu estropada. Ondarroak lortu zuen laugarren postua (11:46:73) eta Zumaiak hirugarrena (11:46:62). Estropada Hondarribiak irabazi zuen, eta Hibaika izan zen bigarren. 

Atzo, berriz, Ane Aizpururen II. Oroimen Estropada jokatu zen, Bilbon. Hernaniarrek laugarren postuan gurutzatu zuten helmuga, 11:07:38ko denborarekin, Hibaikaren atzetik (10:58:20). Deusto heldu zen lehenbiziko postuan (10:52:51), eta Hondarribia izan zen bigarren sailkatua (10:53:87).

 

Izena eman daiteke udako arraun ikastaroan

Uda modu borobilean agurtzeko, arraun ikastaroa antolatu du Hernaniko Arraun Elkarteak 11 urtetik gorako neska-mutilentzat. Abuztuaren 19tik irailaren 2ra artekoa izango da, 10:00etatik 12:00etara. Doakoa da, eta zabalik dago izena emateko epea. Interesa dutenek, idatzi mezua hernani.arrauna@gmail.com helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!