Alexia Lucas garaile izan zen Le Dorat-en, Zoriyman zaldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 21a, 00:00

Alexia Lucas jockey hernaniarra, Le Dorat-en, Zoriyman zaldiarekin.

Ion Elarreren zaldiarekin aritu zen, eta hernaniarraren lehenengo garaipena izan da.

Alexia Lucas jockey hernaniarrak txapelketako lehenengo garaipena lortu zuen joan den astelehenean, Le Dorat-en (Akitania Berria). Ezin hobe aritu zen Lucas, eta lehenengo postuan amaitu zuen lasterketa Zoriyman zaldiarekin. Ion Elarre-ren zaldia da, Alvela zalditegikoa, eta borobil aritu ziren guztiak. Sari gisa, 3.750 euro eskuratu zituzten. 

Egun berean bi lasterketa egin zituen hernaniarrak eta, bigarrenean, 2.700 metroko distantziarekin, txapeldun amaitu zuen lehia. Lehenengoan, berriz, Alvela zalditegiko Jery Smaih zaldiarekin aritu zen, eta laugarren postuan bukatu zuen lasterketa. Oraingo honetan, 700 euroko saria jaso zuen, beste 346 euroko primarekin. «Oso pozik nago lortutakoarekin», aitortu dio jockeyak Kronikari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!