Futbol 7 Txapelketan izena emateko azken eguna, datorren osteguna

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 20a, 00:00

Euskal presoen eta iheslarien aldeko Futbol 7 Txapelketa izango da abuztuaren 28an, Zubipen. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, izena emateko azken eguna datorren osteguna da, hilaren 25a. Interesa dutenek, idatzi mezua 608 745 267 telefono zenbakiko WhatsAppera edo, bestela, idatzi mezua @futbol7hernani Instagram kontura. Izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta prezioa bera izango da soilik bazkarira joan nahi dutenentzat (txartelak salgai Garinen). Txapelketan zein bazkarian parte hartu nahi dutenek, berriz, 15 euroan eskuratu ahal izango dute guztia. Sariak izango dira lehen bi sailkatuentzat eta beste bat zozketa bidez banatuko da. Txapelketa amaituta, elkarrekin bazkalduko dute Tilosetan eta, gero, Luzianoren show-aren txanda izango da. Amaitzeko, urteroko kale buelta musikatua egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!