Urumeako 0km gida

«Eskaintzen dugun etxeko janari fresko eta naturalak harrera oso ona izan du»

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 20a, 00:00

Entsalada plater ederrak eskaintzen dira Pedro Mari tabernan.

Apirilaren 23an Beak Portuko Pedro Mari taberna hartu zuen eta ordutik gosariak, bazkariak eta afariak eskaintzen ditu. «Lau hilabeteetan jendea gustura egotea lortu dugu. Egun guztian gaude irekita astelehenetik igandera bitarte».

Apirilaren 23an Portu auzoko Pedro Mari taberna inauguratu zuen Beak. Hernaniko ostalaritzan ezaguna da urte asko daramatzalako «borrokan jo eta su lanean». Urte asko eta gero aurreko nagusiak utzi eta gero, Pedro Mari tabernak berrituta zabaldu zituen ateak.

Berrituta, baina gertukoa izaten jarraitzen du eta eskaintza zabalarekin. «Lau hilabete hauetan ez gara geratu, baina merezi izan du. Etxeko janaria eskaintzen dugu, naturala, produktu freskoagoak ezin eta momentuan sukaldatua».

 

Entsaladak, razioak, plater konbinatuak, ogitartekoak, hanburgesak, sandwichak, pintxoak...

Taberna bateko zerbitzua eta horrez gain gosariak, bazkariak eta afariak ere eskaintzen dituzte orain Portuko Pedro Mari tabernan. «Udan goizeko 10:00etan hasi eta gauean ixten dugu 11:00etan. Urtean zehar goizeko 08:00etatik aurrera zabaltzen ditugu ateak. Eta gainera egunero irekitzen dugu, astelehenetik igandera».

Gelditu gabe lanean, bezeroak dira tabernaren kalitatearen neurgailua. «Bezeroak oso pozik daude. Entsaladak, ogitartekoak, hanburgesak, plater konbinatuak, razioak (saiheskia, arrai freskoa, txipiroiak patatak...), eta sandwichak eskaintzen ditugu. Arrai freskoa, saiheskia eta abar eskatu daitezke plateretan. Primerako kalitatea duen generoa eta ezin hobeto sukaldatua. Bertakoa eta gertukoa. Bezeroak pozik geratzen dira».

Horren erakusgarri da ireki dutenetik izan duen harrera bai auzoan eta Hernanin. «Oraindik ere hernaniar eta bailarako askok ez dakite hemen gaudenik eta gerturatzeko esango nieke. Ez dira damutuko. Arratsaldeko 16:00etan baten bat etortzen bada ere eskaintzen ditugu bazkariak. Sukaldea egun guztian dago zabalik». Pintxoak ere badituzte. «Pintxoak ere baditugu eta gosariak ere eskaintzen ditugu. Antziola kafetegiko esperientzia badugu», aipatzen du Beak.

 

Datorren astean Portuko jaiak izango dituzte eta zerbitzua indartuko dute

Gustura daude Pedro Mari tabernan bezero faltarik ez dagoelako eta datorren asteko Portuko jaiek errespetua sortzen dute. «Jende asko hurbiltzen da auzora eta zerbitzua indartuko du bai barran gauean eta bai egun osoan zehar sukaldean. Lanerako prest gaude gure aurreneko urtean».

San Joanetan hartu zuten esperientzia. «Jendeak telefonoz erreserbak egiten zituen eta lepo bete zen koadrilen egunean. 111 bazkari eman genituen San Joanetako egun batean». Gainera kalitateaz gain kantitatea ere eskaintzen da Pedro Marin. «Hori bai, platerak garbi bueltatzen ziren. Bezeroek errepikatu egin dute eta hori da seinale onena».

Auzoan eskaintza zabalagoa ematen zuen taberna behar zela aitortu dute auzotarrek. «Uda pasa eta gero taberna atonduko dugu eta irudi berriago bat eman, atseginagoa. Eremu erosoa izatea nahi dugu eta mahaiak ere eraldatuko ditugu. Orain denak sei pertsonentzako dira eta kopuru ezberdinetara egokitu nahi ditugu».

 

ORDUTEGIA-KONTAKTUA

Egunero irekita: Udan 10:00etatik itxierara arte. Urtean zehar 08:00etatik.

Telefonoa, 943 55 00 09 zenbakia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!