Maialen txalupak bi zita Zarautzen eta Bilbon, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 20a, 00:00

Hernaniarrak arraunean, Donostian, Urumea ibaian.

Zarautzko Ikurrina jokatuko du gaur, 10:30etan hasita. Bihar, Bilbon izango da, erlojuz kontra, 11:45etan. 

Hitzordu garrantzitsuak ditu Hernanik, asteburu honetan. Gaurkoan, Zarautzeko Ikurrina jokatuko dute, denboraldiko estropada entzutetsuenetarikoa. Bihar, berriz, Bizkaian izango dute txanda, Bilboko Ane Aizpururen II. Oroimen estropadan. 

Urrutiago, Donostian

Joan den asteartean, Donostiako Aste Nagusiko VI. Estropada Banderan izan zen Maialen txalupa. Oraingo honetan, zortea ez zen hernaniarren alde egon, eta bosgarren postuan amaitu zuten estropada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!