Gaur hasiko dituzte Loidi-Altzueta landa-bideko konponketa-lanak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 17a, 00:00

«Segurtasuna kolokan» zegoenez, bidea itxita egon da urtarriletik, eta obrak amaitu bitartean, itxita jarraituko du.

Urte hasieran izandako euriteek eta horiek eragindako ibaiaren igoerak Loidi eta Altzueta lotzen dituen landa-bidearen ondoko ibaiertza higatu zuten. «Segurtasuna kolokan» zegoela eta, bidea erabat ixtea erabaki zen. Horren ondoren, Udal arduradunek konponbide iraunkor bat aztertu eta proiektu bat landu zuten. Horren arabera, hormigoi armatuzko lauza bat eraiki eta ibaiaren hegalean ainguratuko dela aurreratu zuten. Lauzak 25 metroko luzera eta 4,5 metroko zabalera izango du. Gainera, ibaiertza babesteko azaleko harri-lubeta bat eraikiko da.

 

Bidea itxita, urtarriletik

Udalak jakitera eman duenez, hainbat hilabeteren ondoren, gaur hasiko dituzte Loidi-Altzueta landa-bideko konponketa-lanak. Hain zuzen, Loidi eta Altzueta lotzen dituen landa-bidea itxita egon da joan den urtarriletik. Izan ere, Udalak hilabeteak eman ditu Uraren Euskal Agentziaren (URA) baimenaren zain, eta erantzun hori iritsi bitartean, obra exekutatzeko lizitazioa ere lantzen aritu da Udala, «prozesua ahalik eta gehien azkartzeko asmoz». Esanak esan, gaur hasiko dituzte obrak, eta amaitu arte, bideak itxita jarraituko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!