Enaitz Goñi hernaniarra nagusitu zen 52. Paseo Berriko Igerialdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 17a, 00:00

Enaitz Goñi igerilari hernaniarra, Kontxako hondartzan, helmugan.

36:54ko markarekin irabazi zuen proba. Sailkapen orokorrean, Peru Alfaro izan zen hirugarren. Emakumezkoetan, Itsaso Tolosak bosgarrena izan zen.

Donostiako Aste Nagusiaren barruan, 52. Paseo Berriko Igerialdia izan zen astelehenean. Denera, bailarako 10 igerilarik parte hartu zuten proban, Astigarragako seik eta Hernaniko lauk. Astigarragan bizi den Enaitz Goñi hernaniarrak lortu zuen garaipena sailkapen orokorrean, 36:54ko denborarekin. Erraz nagusitu zen Goñi, bi minutuko aldea atera baitzion bigarren sailkatuari. Bi postu beherago, zilarra lortuta hirugarren amaitu zuen proba Peru Alfaro hernaniarrak, 38:54ko markarekin.

Emakumezkoetan, sailkapen orokorrean, Itsaso Tolosa hernaniarrak bosgarren postuan amaitu zuen igerialdia, 49 minutuko denborarekin.

Urumea bailarara gerturatuta, gizonezkoetan, honako hauxe izan zen lehenengo hiru sailkatuen emaitza: Enaitz Goñik lortu zuen meta lehenengo postuan gurutzatzea, Peru Alfaro izan zen bigarrena eta Luis Goñi, berriz, hirugarrena (42:34). Emakumezkoetan, Itsaso Tolosa izan zen azkarrena, Estitxu Mendizabal bigarrena (1:01:15) eta Lourdes Irizar hirugarrena (1:23:36).

BAILARAKO SAILKAPENA

36:54 Enaitz Goñi Saizar

38:45 Peru Alfaro San Ildefonso

42:34 Luis Goñi Iradi

49:00 Itsaso Tolosa Larrañaga

54:24 Aitor Valencia Salaverria

1:01:15 Estitxu Mendizabal Iriziar

1:07:39 Alex Sasiain Bereziartua

1:12:14 Joxeba Iurramendi Mendizabal

1:20:53 Evaristo Gonzalez Larburu

1:23:36 Lourdes Irizar Aldanondo

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!