Hernanik estropada, Urumea ibaian

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 16a, 00:00

Aste Nagusiko VI. Estropada Bandera izango da gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Urumea ibaian. Mundaiz zubia izango da irteera eta helmuga puntua. Oraingo honetan, erlojupekoa izango da, eta hantxe izango dira hernaniarrak. Maialen trainerua izango da lehena, eta atzetik abiatuko dira Zarautz, Zumaia, Hibaika eta Donostiarra, eta bakoitzaren artean minutu bateko tartea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!