Hernaniko tren geltoki berria zabaldu da erabiltzaileentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 15a, 00:00

Apeadero tren geltoki berria erabilgarri dago erabiltzaileentzat.

Oraindik ere geratzen dira azken lanak, baina Hernaniko apeadero tren geltoki berria zabaldu da dagoeneko. Azken ikutuak bakarrik geratzen omen dira guztiz amaituak egoteko. Horietako bat Karabeletik geltokira igotzeko igogailua da. Eskaileretatik igo behar da. Aldibaterako zeuden sarrerak ez daude jada erabilgarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!