Futbol 7 Hernani txapelketa bueltan da

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 14a, 00:00

Zubien jokatu zen azken txapelketa 2019an.

Abuztuaren 27an, larunbatean, jokatuko da Zubipeko futbol zelaian eta izena eman behar da aurretik.

Pandemia eta gero urtero antolatzen zen udarako Futbol 7 Txapelketa berreskuratu da aurten Hernanin. Abuztuaren 27, larunbaterako jarri dute zita, eta dagoeneko ireki dute izenemate epea. Presoen babeserako da eta izena Garin tabernan, 608 745 267 telefono zenbakiko whatsappean edota instagramen futbol7hernani kontuan eman daiteke.

 

Txapelketaz gain, egun osoko festa
Txapelketa egunean, hala ere, dena ez da kirola eta lagunarteko lehia izango. Izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Futbol 7 Txapelketa bera goizean jokatuko da, Zubipeko zelaian. Goizeko 08:30etan jarri dute zita, izena eman dutenen artean taldeak osa­tzeko, eta txapelketa ordu erdi beranduago, 09:00etan, hastea aurreikusi dute.

Gero, bazkaria egingo da Tilosetan, eta arratsaldean musika eta jai giroa izango dira nagusi. Batetik, luziano Show-ren kantaldia izango da, eta bukatzeko, arratsaldean zehar, Kaxkoan barrena, kaleak alaitzen, kale buelta musikatua antolatu da.

 

Izenematea txapelketan, bazkarian, edo bietan

Oraindik denbora badago ere, dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Batetik, txapelketarako bakarrik eman daiteke izena, 10 euroan. Bes­tetik, bazkaritarako bakarrik, 10 euroan baita ere. Azkenik, bietan izena emanez gero, 15 euro ordaindu beharko dira.

Saririk ere ez da faltako. Lehen bi sailkatuentzat otorduak banatuko dira eta hirugarren bat zozketaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!