Ohorezko Erregionala eta Jubenil Nazionala, entrenatzen

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 11a, 00:00

Zubipen izan zuten lehen entrenamendu saioa.

CD. Hernani klubeko Ohorezko Erregional eta Jubenil Nazional taldeek hasi zituzten entrenamenduak pasa den abuztuaren 1ean. Talde guztietatik lehenengoak izan dira lanera itzultzen eta abuztuan zehar beste taldeek pixkana-pixkanaka hasiko dituzte entrenamenduak. Jubenilek denboraldia irailaren 11n hasiko dute Durangon, Culturalen kontra, eta Erregional taldeak egun berean hasiko du Liga, Zubipen, Mutrikuren aurka. Ordura arte, lagunartekoak jokatuko dituzte prestakuntza lanetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!