Aitor Lizarazu eta Imanol Egaña, final-laurdenetara, A Coruñan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 9a, 00:00

Imanol Egaña donostiarra eta Aitor Lizarazu hernaniarra dira bikote.

Espainiako Zirkuituko bosgarren proba zen eta nahiz eta emaitzarik onena ez lortu, puntu onak lortu dituzte rankingean.

Pasa den asteburuan Aitor Lizarazu, Imanol Egaña donostiarrarekin bikote eginda, A Coruñako Riazor hondartzan izan dira Espainiako zirkuituko 5. frogan. Bikotea faboritoetako bat zen podiumera igotzeko, baina ezin izan zuten beraien maila hoberena eman eta taldeetako fasea gainditu ondoren final laurdenetan kanporatuak izan ziren. Aurrean Superligako Valentzia taldean jokatzen duten Pascual-De Juan bikotea izan zituzten eta partidu gogor baten ondoren hauek azkenean gehiago izan ziren. Albiste ona izan zen ranking-erako puntu sorta ona bildu dutela.

 

Igandean, Aste Nagusiko txapelketa Zurriolan

Orain indarrak igande honetan jarriko dituzte. Donostiako Aste Nagusiko txapelketa irabaztea izango du helburu Lizarazuk, Pablo Lasterrarekin taldea osatuta, Zurriolako hondartzan. Egun guztian zehar jokatuko dira partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!