Salgai, bertso bazkarirako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 6a, 00:00

Bertso bazkaria antolatu du Elur-Txori elkarteak irailaren 10erako. Elkartean bertan izango da, 14:30etan hasita. Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan, eta txartelak salgai daude dagoeneko, Garinen eta Aralarren, 30 euroan. Irailaren 4ra arte egongo da horiek eskuratzeko aukera. Menuan izango dira sarrerarako hotzak eta beroak, masaila saltsan, postrea, kafea eta kopa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!