San Inazioak bikain, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 5a, 00:00

San Inazio festa izan zen Santa Barbaran, joan den igandean. Jende mordoa bildu zen harrijasotzaileak, aizkolariak, trikitilariak eta bertsolariak ikusteko eta ikuskizunaz gozateko. Hantxe izan ziren Agin Laburu eta Ekain Tolaretxipi bertsotan, Elaia Diaz Beroz eta Eider Garro trikiarekin, Suharri 'Paolla', Jokin 'Basozabal', Ainhitze Zumeta, Iraitz eta Xabat Arruti, Aiert 'Paolla' eta Iñaki Lekuona herri kirolen erakustaldian. Meza, lore eskaintza, omenaldiak eta herri bazkaria ere izan ziren.

Erlazionatuak

San Inazio eguna Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2022 abu 02 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!