Ibilian-ibilian, Oarsoaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 4a, 00:00

Ederki gozatu zuten mozorro egunean, makina bat mozorrorekin.

Oarsoaldea izan du kokaleku oraingo honetan, Dobera Euskara Elkarteko udaleku ibiltarien bigarren txandak. Gaztetxoenek Donostian hasi zuten ibilbidea, eta sei egunez Lezo, Pasai Donibane eta Oiartzundik barrena gozatu dute. Denetarik egiteko aukera izan dute guztiek: piragua Kaxkardirekin, eskalada Lezon, gaueroko gaubelak, ibilaldiak paraje ederretatik barrena... Uda honetan ahaztuko ez duten astea izan da, ziur, begirale, sukaldari zein ume guztientzat!

Gazteak Pasai Donibanera heltzeko txalupan.
 
Gaztetxoak gaubelan kontu-kontari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!