Esker Onen Sarea ikusgai, YouTuben

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 4a, 00:00

Tratu Onen herriaren aurtengo kanpaina da, eta 5 bideo osatu dituzte. Ikusgai daude Tratu Onen Kanalean.

Esker Onen Sarea izeneko proiektua sortu du Arremanitz-ek, Tratu Onen herria egitasmoaren barruan. Abiapuntu gisa hartu dute Zein herritarri eman nahi zenizkioke esker onak? galdera, eta makina bat herritarrek hartu dute parte dinamika honetan.

Horrela, denera, bost ikus-entzunezko osatu dituzte, taldeka antolatuta: Pausoka Elkartea, Iturola Elkarlan Sorgunea, AEK, Hernani eta Ereñotzuko herritarrak. «Haien esker onekin osatu ditugu bideoak, eta ikusgai daude Tratu Onen Kanalean, YouTuben», nabarmendu dute.

«Eskertzeak, aitortzeak, arrazoiak ematen dizkigu egunerokoan geure komunitatea zaintzen jarraitzeko». Esaldi horrekin eman diote hasiera ikus-entzunezko bakoitzari eta, ondoren, makina bat herritarren hitzak eta esker onak bildu dituzte. Senideak, lankideak, lagunak, bolondresak, langileak... Herritar bakoitza gogoratu da bera zaindu edo lagundu duen norbaitekin, eta horren aipamena egin du bideoan.

«Herrian egunero Tratu Onez elikatzen diren sareetako harremanak ikusarazi nahi dituen ekimena da», aurreratu dute proiektuko arduradunek. «Aurtengoan, herrian dauden sareei eman nahi izen diegu garrantzia, harreman sareak baitira herritarron sostengurako, hazteko eta garatzeko ditugun baliabide onenak», gehitu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!