Gaur emango diete hasiera zine saioei

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 4a, 00:00
'Mr. Wain' pelikula proiektatuko dute gaur, aire zabaleko zinean.

Chillida Leku museoa zabalik egongo da 20:00etatik aurrera, eta filmen proiekzioa 21:30etan hasiko da.

Will Sharpe-ren Mr. Wain pelikulaz gozatzeko tartea izango dute gaurkoan, Chillida Lekura bertaratzen direnek, 21:30etan hasita. Gainera, ez da nolanahiko saioa izango, filma aire librean proiektatuko baitute museoko belardian. Sarrerak salgai daude www.museochillidaleku.com webgunean. 15 euroan eskura daitezke, eta, horrez gain, eskaintza bereziak ere prestatu dituzte pelikula ikusi bitartean mokadutxoa egin nahi dutenentzat. Aukeran egongo dira sushi-a, palomitak eta askotariko edariak.

Pantaila haundia jarriko dute belazean, eta ikusle bakoitzak bere aulkia izango du. Lekua soberan dago bertan eta, beraz, eroso eta gustura aritzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Gaur ekingo diote aire zabaleko zine saioei eta larunbatera arte eskainiko dituzte ikus-entzunezkoak. Bihar, Éric Besnard zuzendariaren Delicioso-ren txanda izango da eta etzi, larunbatean, Asghar Farhadiren Un héroe izango da ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!