Ainhoa Larrañaga 'La que se avecina' telesailean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 3a, 00:00
Ainhoa Larrañaga, estudioan.

Hernaniarraren pertsonaia Los Guijarro familiako alabarena izango da: Julia. «Zoriontsu!», esan du. 

Telecinco telebista kanaleko La que se avecina telesailak fitxaketa berria du datorren denboraldirako: Ainhoa Larrañaga hernaniarra. «Zoriontsu! Orain bai, azkenean, La que se avecina familiako kide naizela esan dezaket!», kontatu du aktoresak bere sare sozialetan.

Larrañagaren pertsonaia Julia izango da, Los Guijarro familiako alaba. Ainhoak zenbait argazki argitaratu ditu sare sozialetan eta, horrekin, hasiera eman dio beste erronka bati. Hernaniarrak eskarmentua du abeslari zein aktoresa gisa, eta oraingoan, tinko helduko dio telebistako abenturari.

Denboraldi berrian, berrikuntza gisa, beste agertoki bat izango da telesailaren erdigunea. Hain zuzen ere, protagonisten etxebizitzak Gas en cada piso kaleko 49 zenbakiko Contubernio izeneko eraikinean egongo dira, eta hantxe kokatuko dira istorio guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!