Lapurreta saiakera Portalondon, bart gauean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 2a, 11:18

Lapurrek ez dute lortu ezer ostea, baina erakusleihoa puskatu dute. 

Portalondo estankuko erakusleihoan zulo haundi bat topatu dute gaur goizean, denda irekitzean, bertako langileek. Antza denez, atzo gauean lapurreta saiakera izan zen komertzioan. Bertakoek azaldu dutenez, «ez dute lortu ezer lapurtzea». Gainera, gehitu dute, ustez, herriko beste komertzioren edo tabernaren batean ere lapurreta izan dela. Hala ere, hori argitzeke dago oraindik, Udaltzaingoak ez baitu horren gainean ezer zehaztu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!