Pirata Garrapatak geldialdia egin zuen Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 2a, 00:00

Ederki gozatu zuten etxeko txikienek Patata Tropikala konpainiaren emandian.

Uztaila modu ezin hobean agurtzeko, Pirata Garrapatak geldialdi egin zuen joan den ostiralean, Portu auzoan, Patata Tropikala konpainiaren eskutik. Etxeko txikiei luzatu zien bertaratzeko deia, eta haurrez bete zen plaza. Helduek ere gozatu zuten umeen barre algaraka ikusita, eta arratsalde borobila izan zuten guztiek.

Udan kulturaz blai programaren barruan antolatutako ekitaldia izan zen ostiralekoa, Portu auzokoek urtero udako hilabeteetarako prestatzen duten kultur agendakoa.

 

Pirata Garrapata Portuko agertokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!