Lasa eta Oiarbide txapeldun, Zikuñaga Papelerako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 2a, 00:00
Mikel Lasa C.D. Hernaniko pelotaria eta Julen Oiarbide, larunbatean.

Larunbatean jokatu ziren maila guztietako finalak. Hernaniarrek hirutik garaipen bakarra lortu zuten.

Joan den larunbatean amaitu zen Zikuñaga Papelera Txapelketaren laugarren edizioa. Uztaileko ia egun guztietan jokatu dira norgehiagokak kiroldegiko frontoian, eta maila bikaina erakutsi dute partehartzaile guztiek. Denera, 116 pelotari aritu dira frontoian 6 kategoriatan banatuta, eta horien artean 19 C.D. Hernaniko kide izan dira.

 

Hirutik bat, hernaniarrentzat

Hernaniarrek jokatutako hiru finaletan emaitza oso ezberdinak ikusi ziren asteburuan. Hain zuzen ere, hirutik garaipen bakarra lortu zuten etxekoek. Emaitzarik onena Mikel Lasa seniorrak lortu zuen, Julen Oiarbiderekin batera, Tolosa eta Eple taldeetako Ezenarrori eta Mitxelenari 18-11 irabazita. Lasa ondo aritu zen frontoian, baina protagonismoa Oiarbidek izan zuen, bere aurkaria baino askoz gehiago izan baitzen koadro alaietan. Modu horretan, partiduko aldea zehaztu zuen hernaniarrak.

Emaitza kaxkarrenak, berriz, Xuban Iturbe eta Oihan Legarreta kadeteek eta Xabier Ortiz de Urbina seniorraren eskutik etorri ziren. Hori bai, bi porrotak oso ezberdinak izan ziren. Izan ere, Iturbe eta Legarreta kadeteek 18-8 galdu zuten Cestau eta Segurolaren aurka, baina Hernaniko bikoteak ondo jokatu zuen. Norgehiagoka erdira arte pareko aritu ziren, baina, hortik aurrera, Gaztelekuko bikotea nagusi izan zen. Jokoa potentzian oinarritu zuen bikoeteak, eta aurkariek oztopoak jarrai bazituzten ere, hustuta amaitu zuten finala, garaipena lortuz.

Eguneko emaitza ilunena Xabier Ortiz de Urbina seniorrak izan zuten. Epleko Iker Urmenetarekin batera 18-3 galdu zuen Irurtzungo eta Lapkeko Armendarizen eta Azkarragaren aurka. C.D.Hernaniko atzelariak ahazteko moduko eguna izan zuen, urduritasunak jota pelota gehiegitan egin baitzuen huts. Horrela, aurkariek lortu zuten norgehiagokaren kontrola hartzea, eta atzeko koadroei gupidarik gabe eraso zieten arerioen aurka. Bere aldetik, Ortiz de Urbinaren bikoteak, Urmenetak, ez zuen bere maila eman eta jokatzen ari zen gehiegizko partiduen nekea nabaritu zuen Zikuañaga Papelerako Txapelketaren finalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!