1972an jaiotakoek mende erdia ospatuko dute irailaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 1a, 00:00

Jauregin antolatu dute kateringa.

Izena emateko epea irailaren 7a izango da eta topaketan poteoa bazkaria eta musika festa izango dira.

1972an jaiotakoek aurten mende erdia betetzen dute eta horregatik eta «beste arrazoi askorengandik» ospatzea erabaki dute. Honela, 50 urte aurten ospatzen ari diren hernaniarrek topaketa antolatu dute.

Festa, irailaren 17an larunbatean izango da. 13:00etan Tilosetan elkartuko dira elkar ikusi eta zerbait hartzeko.

Ondoren, auzoari izena ematen dion Jauregi baserriko jatetxean, kateringa izango dute musikarekin girotua eta photocall bat zain izango dute argazki batzuk ateratzeko oroigarri gisa.

Bazkaldu ostean, lagunekin pasarte ezberdinak partekatu ondoren, Dj bat izango da giroa alaitzeko eta era berean gorputza mugitzeko. Nekatu ondoren, herrira Pasai txarangarekin itzuliko dira eta Tilosetan bukatuko dugu kalejira.

 

Topaketaren prezioa 60 euro da eta apuntatzeko azken
eguna irailaren 7a

Antolaketa oso aurreratuta dago eta antolatzaileek izena emateko epea ere jarri dute. Irailaren 7a da azken eguna eta topaketaren prezioa 60 euro izango da. Kontu korronte honetan ordaindu daiteke ES94 3008 0148 6322 5408 5323 eta izen abizenak jarri ingresua egiterakoan.

Email bidez ere jarri daiteke kontaktuan Hernaniquintos@gmail.com helbide elektronikoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!