'Gran Facha' eta 'Tebarray' igo zituzten giro ezin hobean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 1a, 00:00

'Tebarray'ko tontorrean goiko irudian eta 'Gran Facha'ko gailurrean beheko irudian. Argazkia: Mendirz Mendi.

Uztailaren 24an eta 25ean ederki pasa zuten Pirinoetan Mendiriz Mendikoek. Aurreikusitako bi tontorrak egin zituzten. Igandean, 24an, Gran Facha (3.005 metro) mendia igo zuten eta astelehenean, Santio egunean, Tebarray (2.886 metro) mendia. Hala ere garrantzitsuena eduki zuten giro ona izan zela nabarmendu zuten mendi elkartekoek. Larunbatean irten ziren Hernanitik eta gailurrean hogeiren bat lagun bildu ziren igandean, Gran Fachan, eta 25 mendizale hernaniar, astelehenean, Tebarrayko tontorrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!