Atletismo udalekuetara apuntatzeko epea luzatu dute, beste astebetez. Bi txanda izango dira: abuztuaren 2tik 13ra aurrenekoa, eta abuztuaren 16tik 27ra bigarrena, goizeko 09:30etatik 13:30etara. 2007 eta 2013 urteen artean jaiotakoek hartu dezakete parte, eta izena emateko, atletismoudalekuakcdh@gmail.com helbidera idatzi behar da. Txanda bakoitzeko prezioa 70 eurokoa da.