Chillida Lekuk zinea aire librean prestatu du ostegunetik larunbatera, ilunabarrean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 1a, 00:00
Museoak hamakak eskaintzen ditu zinea eroso ikusteko.

21:30etan hasiko dira proiekzioak eta abuztuaren 4an 'Mr Wain' eskainiko da, 5ean 'Delicioso' eta 6an 'Un héroe'.

Aire libreko zine zikloa prestatu du Chillida Leku museoak, Zinema Gauak izenburupean; eta ostegunean, abuztuaren 4an, hasiko da. Larunbatera arte, pelikula bana eskainiko du­te egunero, Chillida Lekuko belardian, 21:30etatik aurrera.

20:00etatik aurrera, museoa ilunabarraren argitan bisitatu ahal izango da, eta, ondoren, kalitatezko zinema-gau batzuez gozatu ahal izango da, artez eta naturaz inguratutako ingurune batean. Emanaldia hasi arte, Lurra Café-ren taldeak edariak, krispetak eta pack berezi bat eskainiko ditu piknik batez gozatzeko filmaren aurretik.

Mr Wain izango da aurrenekoa, ostegun gauean, Will Sharpe zuzendariarena. Louis Wain artista eta asmatzaile ezohikoa da 1888 urteko Ingalaterran. Bere lorpen haundiek garaiko argitalpen nagusiak erakartzen dituzte. Sormena bost ahizpa txikien eta amaren zaintzarekin uztartzen saiatzen den bitartean, bi gertakarik etorkizuna aldatuko diote: Emily ezagutu, bere bizitzako maitasuna dena; eta Peter adoptatu, bere artea inspiratuko duen maskota. Mundu osoan ospetsua den heroi baten maitasun istorio harrigarria da.

Ostiralean, Eric Besnard zuzendariaren Delicioso pelikula eskainiko da eta larunbatean, Asghar Farhadiren Un héroe.

 

Sarrerak eskuragarri daude interneten, saioko 15 euro

Emanaldi guztietarako sarrerak eskuragarri daude internet bidez, museochillidaleku.com webgunean. 15 euro dira saio bakoitzerako sarrera, eta horrekin, filmaren aurretik, museoa ere bisitatzeko aukera izango dute bertaratuek, ohiko ordutegitik kanpo, 20:00etatik aurrera. Horrela, Chillida Lekuk aukera eskaini nahi izan die partehartzaileei, «eskulturen arten paseatu eta eguneko une berezi horrek eskaintzen duen tonalitatearekin behatzeko».

Hamakak jarriko ditugzte parte-hartzaile guztien eskura, baina filma eroso ikusteko, beroki, manta edo antzekoren bat ekartzea gomendatzen da, eguzkia sartu ondoren tenperaturak jaisten baitira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!