Landaren behorrak, garaipena

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 31a, 00:00

Iñaki Landaren 'Athelia' behorra aurrena iristen Tarbeseko hipodromoan.

Uztailaren 25ean, garaipena lortu zuen Iñaki Landa hernaniarraren ukuiluko Athelia behorrak, Tarbeseko hipodromoan. Duela gutxi Frantzian erositako behorretako bat da Athelia. Landak hainbat zaldi ditu Zubietako hipodromoan, eta horietako batekin aukera eman zion, udaberrian, Alexia Lucas jockey hernaniarrari debuta egiteko. Ordundik prestatzaile ezberdinekin lasterketetan parte hartzea lortu du Alexiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!