Fernando Ros 'Naparra' omendu zuten, ostegunean, lagunek

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 31a, 00:00

Antziolako Bidebieta plazan dagoen monolitoan bildu ziren lagunak.

Uztailaren 28an, Fernando Ros Naparra omentzeko bildu ziren Antziolako Bidebieta plazan dagoen monolitoan. Aurten 36 urte bete dira Naparra militante konprometitua errefuxiatuen egoera salatzeko ekintza bat burutzen ari zela, tren sareko deskarga elektriko bat jasota bizitza galdu zuela. Omentzeko lore eskaintza egin zioten eta jarraian, Antton Garinek bertso batzuk eskaini zizkion. Bukatzeko, Eusko Gudariak abestu zuten Nafarroako bandera, euskal presoen etxeratzearen aldeko banderola eta ikurriñekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!