San Inazioak gaur, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 31a, 00:00

Santa Barbaran San Inazio jaia ospatuko dute gaur goiz osoan zehar. Ekintza ugari izango dira. Taberna itxita egongo da, baina edaria jarriko dute, baita komuna ere. Jakirik ez da egongo eta etxetik eman beharko da otordua. Hori bai, egitarauan ez dira faltako trikitilariak, meza, lore eskaintza, omenaldia, bertsolariak eta herri kirolak. Elutxetan bazkari herrikoia ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!