Etzi asteartean, abuztuaren 2an, izango da aukera odola emateko. Ohi moduan odola emateko hitzordua jarri du Odol Emaileen Elkarteak. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak arte egongo da odola emateko aukera, Iturola Elkarlan Sorgunean (Bº Florida auzoa). Beraz, odola emateko asmoa duenak, gogoratu aldez aurretik telefono honetara deitu behar dela: 943 00 78 84. Antolatzaileek odola emateko gonbitea luzatu diete herritarrei: «lagundu biziari, eman odola».