Papelera Zikuñagako sei finalak jokatuko dira gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 30a, 00:00

Legarreta eta Iturbe izango da finaleko bikote hernaniarra.

Kadete, jubenil eta nagusien mailetan bina final izango dira 15:30etatik aurrera eta lau hernaniar ariko dira kadeteetan eta nagusietan.

Papelera Zikuñaga esku pelota txapelketaren finalak jokatuko dira gaur, 15:30etatik aurrera Hernaniko frontoian, kiroldegian. Laugarren edizioa bete du txapelketak eta gero eta arrakasta haundiagoa du.

Guztira sei final izango dira, kategori bakoitzean bi. Kadeteen bigarren mailan Ormatxea-Alberdi (Bergara) bikoteak, Etxeberria-Hebia (Oiarpe) izango dituzte aurkari. Kadeteen lehenengo mailan Hernanik bikote bat izango du ordezkari. Honela, Iturbe eta Legarretak, Gaztelekuko Zestau eta Segurolaren aurka ariko dira.

Jubeniletan ez da ordezkari hernaniarrik izango. Jubenil bigarren mailan Iraeta (Tolosa)-Balerdik (Zazpi Iturri) bikoteak, Etxegarai (Aloña Mendi)-Mujikaren (Zazpi Iturri) aurka jokatuko dute finala. Jubenil lehenengo mailan Oiarpeko Zabaleta-Aranburuk, Zazpi Iturriko Gorostidi-Plazaola izango dituzte aurkari.

Nagusien bi finaletan izango dira hernaniar pelotariak. Bigarren mailan Oiarbide (Intxurre)-Lasak (Hernani), Ezenarro (Tolosa)-Mitxelenaren (Eple) kontra jokatuko dute. Lehenengo mailan berriz, Armendariz (Irurtzun)-Azkarraga (Lapke) bikotea, Urmeneta (Eple)-Ortiz de Urbinaren (Hernani) aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!