Donostiako Klasikoak Hernani zeharkatuko du bihar, eta hainbat eremu itxiko dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 29a, 00:00

2019an emakumezkoen klasikak Hernani zeharkatu zuen.

Lasterketa 14:35etan helduko da Hernanira, eta 13:35ak aldera, zeharkatuko duen ibilbidea erabat moztuko da. 

Donostiako Klasikoak, bihar, Hernaniko kaleak zeharkatuko ditu, Urnieta aldetik etorriko dira txirrindulariak, eta Sorgintxulotik sartuko dira Hernanira. Latsunbe kale osoa zeharkatuko dute, Zinkoeneara heldu arte, eta jarraian, Karabeletik Martindegira joko dute Astigarragako bidea hartzeko. 

Lasterketa, eguerdiko 14:35ak aldera helduko da Hernanira, eta 13:35ak aldera, zeharkatuko duten ibilbidea erabat moztuta egongo da, Klasika pasa arte. 

Trafikoan, hainbat aldaketa 

Hernaniko Udaltzaingoak, hainbat aldaketa eman ditu aditzera, eta ondokoak dira, hain zuzen ere: Latsunbe kalean hasiera, Sorgintxulotik hasita ibilgailurik gabe mantenduko da. Horrez gain, lehen zatian eta bigarren zatian baterian daudenak ilaran aparkatzeko aukera izango dute. 

Era berean, Elkano eta Zinkoenea arteko kale zatiko aparkalekuak libre utziko dira, lasterketa pasa ahal izateko. Eta azpimarratu dute, lasterketa bezperarako, hau da, gaurko, aldaketak burututa egon beharko dutela. Zalantzarik izan ezean, Udaltzaingoetara deitzeko nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!