Zikuñaga Papelera Torneoan, hiru finalerdi

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 28a, 00:00

Gaurkoan ere, semifinaletako beste hiru partidu jokatuko dituzte Zikuñagako Papelera Torneoan, arratsaldeko 18:00etan hasita, kiroldegiko frontoian. Kadeteetan, Oiarpeko Leonet eta Olaiz ariko dira, Gaztelekuko, Cestau eta Segurolaren aurka; jubeniletan, berriz, Oiarpeko Zabaletak eta Aranburuk, Ilunpeko Otaegi eta Aranburu izango dituzte aurkari, eta nagusietan, Eple taldeko Urmeneta, Ortiz de Urbina hernaniarrarekin ariko da, Oiarpe taldeko Salaberriaren eta Hernaniko Salaberriaren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!