Jolasak, antzerkiak, kontzertuak eta gehiago, Ave Maria parkean, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 28a, 00:00

'Bidearen hasieran' antzerkia ikusteko aukera, gaur arratsaldean

Gaur arratsaldeko 17:00etan naturarekin jolasean aritzeko aukera izango dute gazteek, jarraian antzerki familiarra eskainiko da eta eguna borobiltzeko, Hurrengo geltokia dantza emanaldia eskainiko du, Aukera dantza taldeak. 

Gaurtik etzira arte, Udaparkean egitasmoak hartuko du Ave Maria parkean. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute, gaur hasi eta larunbatera bitarte, aisialdiaz aire librean gozatu ahal izateko. Adin guztientzako aproposak diren emanaldi eta ikuskizunak izango dira gaurtik aurrera, arratsaldetik gauera, hain zuzen ere. 

Gaur arratsaldeko 17:00etan. Txilipurdika elkarteak dinamizatutako jolasetan parte hartzeko aukera izango dute txikiek, natura erdigunean jarriz. Bi motatako jolasak egingo dira, 0-4 urte bitartekoentzat jolas sinbolikoak, eta 5 urtetik gorakoentzat, berriz, naturako elementuekin eskulanak egingo dituzte. 

Jolasak amaitu ostean, Hortzmuga taldeak hartuko du lekukoa, Bidearen amaieran antzerki familiarra eskaintzeko asmotan. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta gaurko eguna borobiltzeko, Aukeran dantza taldeko dantzariek, Hurrengo geltokia emanaldia eskainiko du, 21:30etan hasita. 

Bihar, arratsaldeko 16:00etan, Bubbles jolasarekin hasiko dute gaztetxoek arratsaldea, eta 17:00etan, ekojolasak hartuko dute protagonismoa gaztetxoen artean. Arratsaldeko 20:30etan, berriz, Rojo Telon konpainiaren eskutik Nudo izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gaueko 22:00etan, Neomak taldeak eskainiko duen kontzertuarekin emango zaio egunari amaiera. 

Etzirako ere, ekintza mordoa antolatu dira, hala nola, hartubol, haurrentzat antzerkia, Fili busters izeneko emanaldia eta Duplaren kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!